Gazte Eskola
18–30 urteko gazteentzat dantza tradizionala doan, astearteetan Euskal Museoan, Bilbon.

Zer da Gazte Eskola?
Gazte askok dantzak ikustea gustuko dute baina gutxik animatzen dira klaseetara. Gehienetan uste dute dohaina izan behar dela, merke ez dela edo beraien gustuko giroa ez dela.
AIKO Taldeak urteetako esperientzia du dantza irakasten eta zabaltzen. Gazte Eskola da gure ikastaro berezia 18–30 urteko gazteentzat: dantza tradizionala modu irisgarri, dibertigarri eta doan hurbiltzeko.
Ez da aurretiko esperientziarik behar. Etorri eta gozatu!
Bi talde, bi maila
Oinarrizkoa
Hasiberrientzat
Zerotik hasita. Mundu guztiarentzat pentsatutako sarrera da. Giza mugimenduaren eta musikaren arteko harremanaren oinarriak ulertu, eta edozein erromeriatan gozatzeko behar diren oinarrizko trebetasunak lantzeko.
Hobekuntza
Oinarria dutenentzat
Oinarrizko ezagutzak dituztenentzat: dantza jauzi edo muxikoen urratsak dakitenentzat. Teknika hobetzeko gunea, dantza egiturak ulertu, errepertorioa zabaldu, eta batez ere lagun artean praktikatzeko aukera: asteroko dantzaldia!

Zer ikasiko duzu?
Jota eta Porrua
Jaien eta plazen klasikoak. Gure dantza tradizioaren oinarria.
Jauziak eta Baltsa
Pausoz eta erritmoz aberatsak. Pirinioetako dantza bizikorrak.
Pasodoblea, Mazurka, Polka...
Dantza europarrak gure jaietara nola integratu diren.
Doan eta askoz gehiago
- ✓Doan: ez dago matrikula edo kuotarik
- ✓Lagun berriak ezagutu eta talde dinamikak bizi
- ✓Euskal kultura eta musika modu parte-hartzailean
- ✓Mugimendu fisikoa, estresa askatu, energia positiboa
- ✓Emanaldi eta ekitaldi berezietan parte hartzeko aukera
Izena eman
18–30 urteko gazteentzat, doan. Bete formularioa eta hasi dantzatzen!
Kontaktua
AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840