Dantza Eskola
Dantza Eskola

Arratiako Jazza / Foxetik swingera

Gure aitona-amonek foxa dantzatzen zuten. Bikotean dantzatzeko tradizio horretatik abiatuta, swingaren mundura hurbilduko gara Naiara eta Alexen eskutik.

60€
Azaraoak 21-22
Matrikula irekita
Arratiako Jazza / Foxetik swingera

Datak: 2026ko azaroaren 21 eta 22an

Kokapena: Areatza, Arratia / Bizkaia

Prezioa: 60€ | 18-30 urte: DEBALDE

Gure aitita, estatu batuetako Idahon egon zen artzai lanetan XX. mende hasieran, eta bere moduan beste euskaldun asko joan ziren Ameriketara, eta bertotik bueltan, hainbat kontu ekarri zituzten eta bitartean musika eta dantzakerak ere. Gure erromerietan aspalditik jazz familiaren barruan dagoen foxa dantzatzen dugu, eta "gurea" egin dugun beste erritmo eta dantzakera bat da. Fox ezagun bat aipatzearren Kaxianoren "Itsasontzi baten" aipatuko genuke.
Jazzaren barruan, eta foxaren bidetik, beste dantzakera batzuk garatu dira, eta azken urteotan gure inguruan ere ikusten ditugu swing, lindy hop, balboa, eta beste proposamen ugari. AIKOn jakin miña ez zaigu falta, eta Alex eta Naiara dantza maisuen eskutik Dantza Asteburu bat proposatzera gatozkizue Areatzan, ezagutzen dugun Eskolako areto ederrean, eta berton asteburua pasatu nahi duenarentzat, Areatza Bainuetxe Hotelak, berri ere, eskeintza berezi bat prestatu digu.

Izena eman

Areatza, Arratia, Bizkaia
Azaraoak 21-22
2026ko azaroaren 21a – 2026ko azaroaren 22a
Max. 100 parte-hartzaile
⚡18+ urte

Zalantzak?

Jarri gurekin harremanetan

Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366