Kideak
Euskal dantza tradizionalen ikasle txikitatik gaurdaino

Onintze Azpeitia Ruiz

Onintze Azpeitia Ruiz

Euskal dantza tradizionalen ikasle txikitatik gaurdaino. Aldi berean Argian parte hartzen hasi nintzen Alakiketan ikuskizunean,  eta orain dela gutxi arte, bi dantza taldeetan jarraitu dut, eszenatoki desberdinetan dantzaren magia bizitzen. Azken aldian, Martin Zalakain ikuskizunean kide askorekin ikasten eta gozatzen jarraitzen dut Kattalinen paper zoragarria beteaz. Hainbat ikastaro eginak ditut Ikerfolk,  Dantzan.eus eta abarrekin. Gorputz hezkuntzako irakaslea naiz, eta beti emozioak dantzan jartzea izaten da nire helburu nagusia. Hasi berria naiz Aikoren lan egiteko modua esperimentatzen,  ahal dudan guztia xurgatzen saiatuko naiz, nire GHko saioetan, ikasle guztiei dantzatzeko gai direla biziarazten saiatzeko.