
Argi Zameza Gonzalez
Kantua eta panderoa

Dantzatzeko musika, partekatzeko tradizioa
AIKO Taldea euskal musika tradizionala dantzarekin lotuta lantzen duen musikari kolektiboa da.
Taldea goi mailako musika-ikasketak dituzten musikariek osatzen dute, interpretazioan, irakaskuntzan eta musika-ikerketan ibilbide profesional zabala dutenek.
Hogei urte baino gehiagoko ibilbidean, AIKO Taldeak plazetako eta erromerietako musikan oinarritutako errepertorio propioa garatu du: fandangoak, jauziak, mazurkak, jotak, polkak edo baltsak, beti dantzatzeko pentsatutako musikarekin.
Diskografia zabala, "Maisuak", "BANDtzaldia" eta "Garaikideak" bezalako proiektu eszenikoak, eta Euskal Herriko plaza eta jaialdietan egindako emanaldi ugari dira bere ibilbidearen parte. AIKOren helburua hasieratik bera izan da: musika dantzatzeko egitea eta tradizioa modu bizian partekatzea.

Kantua eta panderoa

Gitarra

Txistua eta danbolina

Akordeoia eta pianoa

Kontrabaxua eta baxua

Dantza maisua

Akordeoia eta ahotsa

Dantza maisua

Teknikaria
AIKO Taldearen jarduerak programatzeko eta komunikatzeko beharrezko material guztia hemen eskuragarri.
Aterpean zein kalean
Dantzaldia aterpean edo plaza irekian, herriarekin bat eginik. Dantza parte-hartzailea, musikari talde osoarekin eta dantza gidariarekin.
Dantzaldia kalez kale
Ekipo mugikorrarekin kaleak hartzen ditugu, dantzaldia herri osora hedatuz. Erromeriatik kalera, mugarik gabe.
Ekitaldi bakoitzerako prestakuntza zehatza egiten dugu. Hartu harremanetan eta zure beharretara egokitutako aurrekontua eskatu.
Jarri zaitez harremanetan