Hika Ateneoan dantzaldi irekia AIKOrekin, azaroak 8
Agenda
8azaroa2026
Nabarmendua

Hika Ateneoan dantzaldi irekia AIKOrekin, azaroak 8

igandea, 12:00Hika ateneo

Data: 2026ko azaroaren 8a, igandea, 12:00

Amaiera: 2026ko azaroaren 8a, 14:00

Google Calendar

Dantzan gozatzera!

AIKOk eta Hika Ateneoak hilean behin dantzan elkartzeko saioa jarriko dute abian Bilbon, doan eta irekia. Lehenengo hitzorduak azaroaren 8an, igande eguerdian, 12:00tan, eta abenduaren 5ean, larunbatean, 19:00etan izango dira.

Gozamena helburu duen egitasmoarekin gatoz Aiko Taldea eta Hika Ateneoa.

Dantza asialdirako jarduera hutsa baino, kanpo ekintza bat izatetik, gozamenerako erreminta bezala ulertuta.

Hilean behin, asteburuan, jaigiroan eta modu naturalean eta askean dantzatzeko elkartuko gara. Dantza partekatu eta gozatzeko gunea, denontzat irekia.

Gabonak baino lehen bi aukera izango ditugu elkartzeko: azaroaren 8an, igandean 12:00tan, bazkaldu aurretik, eta abenduaren 5ean, larunbatean, 19:00etan. Lehenengo bi hitzordu horien ondotik, hilean behin elkartzen jarraitzea da asmoa.

Dantzan egiteko elkartuko gara?

Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366