Edukira joan
Sartu
  • Elkartea
  • Aiko Taldea
  • Aikopeko
  • Ikastaroak eta jarduerak
  • Berriak
  • Diskografia
  • Denda
  • Agenda

AIKO

  • AIKO Elkartea + Eskola
  • AIKO Taldea
  • AIKOpeko

Kontaktua

Elkartea + Eskola

634 423 539

Aiko Taldea

690 622 511

Aikopeko

646 277 366
info@aiko.eus
Bidali mezua →

Sareak

InstagramTwitterFacebookYouTube

© 2026 AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Lege oharra·Pribatutasuna·Baldintzak
KULUNKAZ Haur kantu jokoen tailerra | Agenda artxiboa | AIKO
Agenda artxiboa

Iraganeko jarduera

KULUNKAZ Haur kantu jokoen tailerra

Data2015(e)ko martxoaren 28(a)
Lekua

Martxoak 28, larunbata, 12:00-13:30 Bizkaia Aretoa UPV-EHU (Bilbo)

KULUNKAZ

Zer landuko da? Euskal haur-kanta eta jolas kantatuak: laztantzekoak, atzamar-eskuekin egitekoak, kontatzekoak, kateatuak, logikaz jabetzeko eta memoria lantzekoak, pultsua eta erritmoa lantzekoak, psikomotrizitatea lantzekoak, … 

Ikastaroaren azalpena:

Haurra, jaioberria denetik, berezko potentzialarekin jaiotzen da. Herri kantu, dantza eta jolasen bitartez bakoitzaren potentzial horri etekina atera ahal izango diogu; ahalmen kognitiboa, fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko aukera izango dugu, eta herri ondareko kantu eta jolasen bitartez identitatearen transmisioa indartuko dugu. Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatuta, ingurua esploratzeko trebetasunak eta abileziak modu naturalean bereganatuko ditu eta, bere autoestimua eta iniziatiba indartu.

Era berean, jolas eta abestien bidez seme-alaben euskara aberasten lagunduko diegu.

Norentzat: Guraso, hezitzaile, irakasle… eta nahi duen heldu orori zuzendua.

Data: Larunbata, martxoak 28

Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Abandoibarra 3, Bilbo. Tranbia-geralekua: Guggenheim)

Ordua: 12:00etatik 13:30etara (ordu eta erdiko iraupena, gutxi gorabehera)

Prezioa: 10€

Izen-ematea: 634 423 539 telefonoan edo bulegoa@aikotaldea.eus helbidean zuen izen abizenak eman.

Plaza kopuru mugatua (izen-emateen hurrenkeran)

Tailerraren arduraduna

Itsaso Arrieta Goiri Euskal kanten irakaslea eta bereziki haur kantetan aditua. Haurtzaindegietako eta eskoletako  hezitzaileen irakaslea urte askoan. Haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait  argitalpenen arduraduna eta aholkularia. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.

 

Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366
info@aiko.eus
Kontaktu formularioa