Agenda artxiboa

Iraganeko jarduera

ERROMERI DANTZALDIA

Data
Lekua

13:30 URBIA Mendiko dantzaldia

Datorren maiatzaren 18an, igandez, udaberrian sartu garela eta, aspaldiko partez Urbiako landetara txango bat egin gabe geundenalez, dantzaldi/erromeri bat egitera goaz berton. Ohizkoa denez, eguerdi partean joateko asmoa dugu. 12:00 inguru, kuadrillan igoteko asmoa dugunok, Arantzazun elkartuko gara, biribilketan Urbiara igoteko (lasaiiii, txantxa da... oinez suabe-suabe joango gara...). 13:30 inguru (pokomasomenos) Aiko dantza eremuan mendi erromeriari ekingo diogu, hau da, musika ekiporik gabe, entxuferik gabe, modu ekologikoan, txistua, trikitia, panderoa... Jatorduan bakoitzak berea gobernatu, mokadu bat jan elkarrekin, eta gero beste jotaldi bat egiteko asmoa dugu, ondoren, arratsaldean, tertzioan "rompan filas" eta etxerako buelta lasai eta sasoiz egiteko.

Eguraldiak lagundu ezik, beste igande baterako utziko dugu mendi erromeria, osasuna ere zaindu behar dugulako, ados?

Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366