Agenda artxiboa

Iraganeko jarduera

DANTZAZALE EGUNA. SANANTONIO ERREPETIZIOA ekainak 16 Urkiolan

Data
Lekua

URKIOLA

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera. Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Bermeon, Urbian… eta oraingoan berriz ere URKIOLARA!!

Eta plana, ba... betikoa edo... Berton, eguerdi aldean elkartuko gara eleiz inguruan, bakoitzak bere aidera bazkaldu, kantatu eta batez ere elkarregaz DANTZAN!

DANTZAZALE EGUNA / SANANTONIO ERREPETIZIOA URKIOLAN*

13:00 Soka dantza eleiza inguruan, eta jarraian, kantu dantza eta parranda Bizkaiko Gaiteroak eta Aikotarrekin

14:30 Bazkaitordua, bakoitza bere kontura (jatetxe, bokadillo, tartera... 

16:30 Erromeria AIKO taldea eta Bizkaiko Gaiteroekin

*ordutegiok, beti legez, pokomasomenosekoak dira.

 

Harremana

Kontaktua

AIKO Kultur Elkartea · I.F.K.: G-95544840

Elkartea + Eskola

Uxue Zarate

634 423 539
Aiko Taldea

Sabin Bikandi

690 622 511
Aikopeko

Argi Zameza

646 277 366