Itzuli

SAKONTZEN 20 urte Muxikoak, jauziak, sauts: eguneratzea eta didaktika 2026-04-18 Victoria Eugenia Antzokia

25€ (18-30 Urtekoak Debalde)

MUXIKOAK, JAUZIAK, SAUTS:
eguneratzea eta didaktika

Apirilak 18 (larunbata)
17:00-20:00

Victoria Eugenia Antzokiaren dantza aretoan

  • Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE.
  • Plazak mugatuak dira.
  • Nori zuzendua: dantzari, dantza monitore, dantza irakasle, dantza maisuei, eta musikariei oroar.

Dantza jauziak gure inguruan hedatuz joan dira, eta gaur egun, erromeri gehienetan bere tokia dute, eta batzurentzat dantza nagusia bilakatu da. Dantza horrela zabaltzen denean, transmisioaren eraginez, sarritan hainbat oinarrizko kontzeptu airean gelditzen dira. AIKO Taldeak urteak daramatza dantza jauziak ikertzen, aztertzen eta jorratzen, eta bere egunean argitaratu zuen URRASKA liburu+CD bikoitza+DVD+urrastegia aspaldi agortu zen, eta sektorean errefente bilakatu da. Urte guztietako eskarmentutik abiatuta, dantza jauzien ezagutza partekatzera datoz hainbat arlotan lagungarri eta argigarri izateko asmo zintzoarekin:

  • Dantza jauzien egituraren azterketa eta ezagutza. Praktika kolektiboa eta jauzien egitura-sistemaren azterketa
  • Jauzien korroaren egitura koreografikotik haratako: jauziekin dantzan
  • Aldaerak eta haien dibertsitatea Euskal Herriko eskualdeetan.
  • Estiloak eta interpretazio-moduak
  • Didaktika garaikiderako tresnak eta proposamenak

Dantza mintegi hau, irakasleentzat, dantza-taldeentzat, musikarientzat eta ikertzaileentzat bereziki baliogarria den mintegietako bat da dudik gabe.