Itzuli
Hombres bailando y tocando tambor en la calle.

SAKONTZEN 20 urte Dantzarako danbolina txistularien tradiziotik abiatuta 2026-03-28 Victoria Eugenia Antzokia

25€ (18-30 Urtekoak Debalde)

DANTZARAKO DANBOLINA

txistularien tradiziotik abiatuta

Dantzarako danbolina txistularien tradiziotik abiatuta
Martxoak 28 (larunbata)
17:00-20:00
Victoria Eugenia Antzokiaren dantza aretoan

  • Izen ematea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE
  • Plazak mugatuak dira
  • Nori zuzendua: txistulari edo danbolintero guztiei, jotzaile, ikasle zein irakasle.

Danbolinteroak izatetik, danbolinak dantzaren erritmoa markatzen zuelako, txistulari izatera pasatu ziren gure esku bateko flauta eta danborra jotzen duten musikariak. Izenarekin izana ere aldatu zen eta dantzatik aldenduta “gure” hizkuntza erritmikoa ere galtzen ari dala esan daiteke. Proposamen honetan txistulari/danbolintero eta dantzaren arteko lotura berreskuratzeko edo trasmititzeko proposamen batekin datozkigu elkarlanean AIKO Taldea eta Euskal Herriko Txistulari Elkartea.

Mintegian gai nagusi hauek jorratuko dira:

  • Dantzen egitura erritmikoa antzematen, mugimendua “entzuteko” oinarriak
  • Nork agintzen du? Dantzariak, txistulariak ala dantzak?
  • Tradiziozko danbolinteruen teknika garaikidea
  • Partituren eraginaren adibide bi: fandangoa eta dantza jauziak