Itzuli

SAKONTZEN 20 urte 1-2-3 oinarrian 2026-05-24 Victoria Eugenia Antzokia

25€ (18-30 Urtekoak Debalde)

1-2-3 OINARRIAN
erritmoaren garrantzia dantzarako

Maiatzak 24 (igandea)
10:00-13:00

Victoria Eugenia Antzokiaren dantza aretoan

  • Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE.
  • Plazak mugatuak dira.
  • Nori zuzendua: dantzari, dantza monitore, dantza irakasle, dantza maisuei, eta musikariei oroar.

Bat-bi-hiru, bat-bi-hiru sarritan kontatzen dugu gure dantza eskola eta entseguetan. Dantza askoren oinarrian dagoen oinen 3 puntutako egitura motore eta erritmikoa sakon lantzea da mintegi honen helburua:

  • Hiru puntuko urratsetan oinarritzen diren dantzen pultsua eta fraseoa ulertzea eta praktikatzea: eskotixak, kontraiantzak, baltsak, mazurkak, fandangoak…
  • Dantza ohikoenen egitura erritmikoa
  • Musikaren eta gorputzaren mugimentuaren arteko lotura
  • Gorputzaren koordinazioa, musikalitatea eta erritmo-sentsibilitatea indartzeko ariketak eta didaktika aholkuak.