AIKO Gazteskolaren logoa

Gazte askok dantza ikustea gustuko dute, baina gutxi batzuek egiten dute benetan. Askotan pentsatzen dugu dantza egiteko trebetasun bereziak behar direla, edo garestiegia dela, edo ez dugula gure gustuko giroa aurkituko. Horregatik sortu dugu AIKO Gazte Eskola: gazteek euskal dantza doan eta giro atsegin, irekia eta dibertigarrian bizitzeko aukera izan dezaten.

Apunta zaitez!
Jendea plazan dantzan, eguzkitan.

Zer da AIKO Gazte Eskola?

AIKO Taldeak urteak daramatza euskal dantza irakasten eta zabaltzen, eta aurten lehen aldiz, gazteentzako ikastaro berezi bat sortu dugu.
Helburua argia da: euskal dantza tradizionala eta herrikoia hurbiltzea, modu errazean, dibertigarrian eta kosturik gabe.

Ez duzu esperientziarik behar. Hasi besterik ez duzu egin behar: zure erritmoa aurkitu, musikarekin konektatu eta talde giroan gozatu

Zer ikasiko duzu?

Jota eta porrua

Jaien eta plazen klasikoak

Jauziak eta baltsa

Pausoz eta erritmoz aberatsak

Pasodoblea, mazurka, polka…

Dantza europarrak euskal festetan nola txertatu diren ikasiz

Apunta zaitez!

Taldeak eta ordutegiak

📍 Campos Antzokia – Bilbo erdigunean, garraio publikora oso ondo konektatuta
📅 Urriaren eta ekainaren artean, asteartero

Zer ikasiko duzu?

18:00 – 19:30 | Oinarrizko taldea

  • Hutsetik hasteko prestatua

  • Erromerietako dantzak ikasteko (jota, porrua, txotisa, mazurka, baltsa…)

  • Pausoak modu errazean eta giro lasaian ikastea

19:30 – 21:00 | Hobekuntza taldea – “Dantza Laborategia”

  • Dantzakera ezberdinak aztertzeko espazioa

  • Gorputzaren eta musikaren arteko harremana hobeto ulertzeko ariketak

  • Errepertorio jakin batzuetan sakontzea: Arratiako jota, dantza jauzien bilakaera, Durangaldeko erregelak…

  • Iturri tradizional eta historikoetara jotzea, dantzen jatorria eta bilakaera ezagutzeko

Apunta zaitez!

Parte hartu!

  • Doakoa da: ez dago matrikula edo kuotarik.

  • Lagun berriak ezagutzeko aukera eta talde giroa bizitzeko esperientzia.

  • Euskal kultura eta musika modu bizi eta parte-hartzailean ezagutzea.

  • Gorputza mugitu, estresa askatu eta energia positiboa lortzea.

  • Nahi baduzu, emanaldietan eta ekitaldi berezietan parte hartu ahal izango duzu.