
DANSPIRENAIKA 2026 ISABAN irailak 11-12-13
60€ (18-30 Urtekoak Debalde) Hoteleko egonaldia aparte
Isaba se ha convertido en la sede favorita de Danspirenaika, seguramente por lo bien que nos trata todo el pueblo y especialmente la gente de Kurruskla; el apoyo y la buena disposición del Ayuntamiento de Isaba; seguramente porque el Roncal tiene algo especial para quienes amamos estas montañas; y sobre todo, porque los pueblos del Pirineo merecen todo nuestro apoyo más allá de la típica visita turística. Isaba y el Roncal, son un enclave importante para el mantenimiento de nuestra cultura pirenaica, y por eso, volvemos a Isaba el 11, 12 y 13 de septiembre. Onki xin dantzart!
Aurten AIKO Taldearen 20. urteurrena ospatzen dugu, eta aitzakia polita iruditu zaigu ekimen bereziren bat antolatu eta ingurukoekin partekatzeko. Aurreko urteetan Danspirenaika proiektuaren bidez gure berri izan duzue, eta aurten ere, berriz gatoz, ekiteak eta irauteak nolabaiteko meritua dutelakoan gure dantzaren mundu honetan.
Arrazoi geopolitikoak tarteko, Danspirenaika Erronkarin egitea erabaki genuen, eta aurten ere, bertakoekin hitz eginda, irailaren 11, 12 eta 13ko asteburuan egitea adostu dugu. Badakigu guztiontzat egokia den data bat aurkitzea ia ezinezkoa dela; kasu honetan, lehentasuna bertakoen egutegiari eman diogu.
Más información
Jauzien errekorra
Aurten zerbait berezia egiteko asmoz, erronka modura, Migel Angel Sagasetak jasotako jauzien bilduma osoa ematea pentsatu dugu asteburuko dantzaldietan. Horrela, nahi duenak, tradiziozko jauzien errekorra haustreko aukera izango du asteburuan zehar. Horrez gain, posible balitz, gure 20 urteetan idatzitako jauzien bildumarekin, Julen Leuzaren gidaritzapean grabatzen ari garen CDaren aurkezpena egitea ere buruan dugu. Laburbilduz: jauzi-dantzak dantzatzeko asteburu aparta izatea gustatuko litzaiguke.
Tutorial express
Dantzaldiez gain, mintegi eta atelierretan beste mota bateko dantzak lantzeko asmoa dugu, oreka bilatzeko ere, nahiz eta oraindik egitaraua irekia dagoen (dantza irakasle guztiak oraindik ez digute erantzun). 2024ean 30 minututako tutorial express batzuk egin genituen larunbat goizean eta errepikatzeko asmoa dugu.
A la jota matxin
Bestalde, azken urtean zendu zen Kepa Artetxe gure dantza maisu eta lagunaren omenez, jotaren inguruko proposamen berezi bat egiteko asmoa dugu; muxikoei kontrapuntu interesgarria jartzeko egokia izan daiteke, eta, gainera, Pirinio inguruko herri askotan dantza amankomuna delako.
Ikastaro eta tailerren prezioa 60 €-koa da. 18-30 urte bitarteko gazteak, DEBALDE.
Iganderako, Mata de Hayan, Kurruskla taldekoak ohizko bihurtu den Kanpaina bazkaria antolatuko dute nahi duenarentzat 16 eurotan.
*** OHARRA: ordutegi guztiak “pokomasomenosekoak” dira, eta egitaraua probisionala.
OSTIRALA
19:00 Jotaren estandarizazioa: sorkuntza eta askatasunaren arteko tentsioa
21:00 afaltzera
23:00 Bailables en la Plaza
LARUNBATA
10:00-13:00 Express tutorialak
10:00-10:30 Pasodoblea eta Rantxerak
10:30-11:00 Eskotixa eta Polkak
11:00-11:30 Boleroa eta Habanarrak
11:30-12:00 Balsa
12:00-12:30 Mazurka
12:30-13:00 Isabako Txuntxuna
13:00 Bailables en la Plaza
15:00-17:00 Bazkaltzera
17:00-18:00 Lizarrako Larrain dantza tailerra
18:00-19:00 Jota dastaketa (dantza irakasle bakoitzak jota bat proposatuko digu, jolasteko eta gozatzeko gure bikotearekin).
19:00-21:00 Dantzapoteoa Udaletxeko Plazan hasita Arroitu Indarra fanfarrearekin
21:00-23:00 Afaltzera
23:00 Bailables en la Plaza
IGANDEA
Eguraldiak lagun, Mata de Hayara joango gara.
10:300-11:30 Ikastaroa zehazteko
11:30-12:30 Ikastaroa zehazteko
13:00 Dantzaldia
14:30 Kanpaina bazkaria 16 € bakoitzeko
IKASTAROEN IZEN-EMATEA
www.aiko.eus
PLAZA MUGATUAK!!
KANPAINA BAZKARIAN IZEN-EMATEA
www.aiko.eus
PLAZA MUGATUAK
OSTATUAK-LO EGITEKO
Oxanea aterpetxea
Oxanea aterpetxea erreserbatu dugu Danspirenaikako partaideentzat, erdigunean dagoelako eta kalitate eta prezio erlazio ezin hobea duelako.
Ostiralean afaldu eta lo egin + larunbatean gosaria, afaldu eta lo egin + igandeko gosaria Oxanean: 80; 00 € izarak eta toallak barne.
Izen ematea, gelen kudeaketa eta ordainketa Oxanea aterpetxean egingo da. Hemen kontaktoa:
https://www.albergueoxanea.com/
Tel 948 893 153
Whatsapp 609 447 726
BESTE LO EGITEKO TOKI BATZUK
https://www.turismovallederoncal.com/listing-category/alojamenduak /
+ Danspirenaika eta matrikulari buruzko informazio gehiago:
www.aikotaldea.eus
tel. 634 423 539
