Itzuli
Fiesta tradicional con bailarines y público en plaza.

SAKONTZEN 20 urte La jota de… jotaren estandarizazioa 2026-03-01 Victoria Eugenia Antzokia

25€ (18-30 Urtekoak Debalde)

LA JOTA DE…
Jotaren estandarizazioa: sorkuntza eta askatasunaren arteko tentsioa
Martxoak 01 (igandea)
10:00-13:00
Victoria Eugenia Antzokiaren dantza aretoan

  • Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE.
  • Plazak mugatuak dira.
  • Nori zuzendua: dantzari, dantza monitore, dantza irakasle, dantza maisuei, eta musikariei oroar.

Azken hamarkadetan, jotaldia oholtza edo lehiaketa esparrura eramatearekin batera, forma itxi eta lokalizatu batzuk sortu dira gure inguruan. Forma horiek azken hamarkadetan zabaldu eta dantza egiteko modu zehatz eta estereotipatuak errotu dituzte hor eta hemen. AIKO Taldeak jotaren tradizio historikoa oinarritzat harturik, jota sistema ireki baten modura lantzen badu ere, non askatasuna, inprobisazioa eta sorkuntza oinarri direan, jota estandarizatuak aztertu, ulertu eta lantzeko ekimen hau beharrezkoa da.

Mintegian honakoak landuko dira:

  • Joten estandarizazio-prozesuak eta haien ezaugarriak
  • Jota koreografiatuen egitura eta logika
  • Aldaera ezberdinen praktika