
SAKONTZEN 20 urte Pandero Integrala 2026-01-24 Victoria Eugenia Antzokia
25€ (18-30 Urtekoak Debalde)
PANDERO INTEGRALA
Urtarrilak 24 (larunbata)
17:00-20:00
Victoria Eugenia Antzokiaren dantza aretoan
- SAKONTZEN 20 urte ekimenaren lehen mintegia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo dugu urtarrilaren 24ean, larunbat arratsaldez, 17:00tatik 20:00tara.
- Izen emotea 25€ eta gazteok (18-30 urte) DEBALDE.
- Plazak mugatuak dira.
- Nori zuzendua: dantzari, dantza monitore, dantza irakasle, dantza maisuei, eta musikariei oroar.
Informazio Gehiago
Urtarrilak 24 (larunbata)
17:00-20:00
Victoria Eugenia Antzokiaren dantza aretoan
Oraintsurarte, gure kulturan, dantzak osagai nagusi bi izan ditu:
- a) gizakiaren mugimendua eta
- b) gizakiak ekoiztu edo/eta antolatzen dituen soinuak, hau da musika.
Ekoizten diren mugimenduek eta soinuek elkarrekin bat egiten dute denboraren lerroan erritmoa deitzen dugun hori sortuz, edo erritmoaren bitartez. Eta erritmoa ez da matematika edo fisika neurri bat, musikala baizik, hau da gizakiok modu ikasian eta subjektiboan hautematen dugun magnitudea baizik.
Eta guzti hori modu osotu batean aztertu, ulertu eta barneratzeko AIKO Taldeak martxan jarri du Pandero Eskola, kantua, perkusioa eta dantza modu integralean lantzeko.
Donostiako mintegi honetan, tradiziozko dantzen erritmo nagusien oinarriak lantzeko aukera izango dugu, baltseotik dantza soltura eta, baita ere, bide batez, gure plazatan zabaldu diren dantza jauziei gain begirada bat eskeiniz.
Hiru bloketan antolatuko da lana:
- panderoaren oinarrizko teknika proposamen bat (hainbat modutan jotzen da panderoa)
- panderoarekin kantua
- pandero kantuz dantzan
